martes, 10 de noviembre de 2009

Taldelanari buruzko iritzia

ZER NOLAKO ADITZAK ERABILI BEHAR DITUGU IRRATIKO NOTIZIAN ETA ZER ADITZ DENBORA DA EGOKIA ALBISTEETAN ERABILTZEKO?

Galdera honen inguruan, taldekideok emandako erantzuna honakoa da:

Irratia da, medio tradizionalen artean, audientziari informazioa azkarren eskaintzen dion komunikabidea.
Hori dela eta, aditzak rol oso garrantzitsu bat jokatzen du irratiko notizietan.
Irratiko berrietan, aditza aktiboki, estilo zuzenean, eta orainaldiko denboran erabili behar da, honek gaurkotasuna transmititzen baitu. Albiste gehienak gertatu berri den zerbaiti buruzkoak dira (normalean gertakaria bukatu denean).
Adibidez: “ Ekonomia ministroak esan du…” ; “…atxilotu dute”.
Tankera honetako aditzak erabiltzea gomendagarria da: gertatu da, erori dira, irabazi du, jaso dituzte…
Lehenaldia irratian ezin da albiste izan. Ahozko komunikazioan aditza atzeregi botaz gero, haria galtzeko arriskua dagoelako.

Hala ere, esan beharra dago, batzuetan, beste aditz denborak erabiltzeko beharra ere sor dakigukela. Esate baterako, gertatuko den zerbaiti buruz (ekintza kulturalak, adibidez) hitz egin nahi bada, etorkizuneko aditzak erabili beharko dira; eta gertakaria oraindik bukatu ez bada, orainaldi inperfektuaz baliatuko gara.

Kontuan hartzeko beste gauza bat hurrengo hau da: gure irratia emititzen den zonaldearen arabera, euskalki jakin bateko aditzak edo batukoak erabiliko ditugu. Eta baita kontsumitzaileek duten euskara maila ere garrantzitsua da aditz mota zehazterakoan.

Hau guztiaz aparte, bi gauza sahiestu behar ditugu irratiko notizietan: batetik, aditza negatiboan jartzea; eta bestetik, lehen pertsona erabiltzea.

Beraz, ez badugu berehalakotasunaren, naturaltasunaren eta berritasunaren isla egiten, irratiari eta albisteei euren izana kenduko diegu.

Nire komentarioa:

Taldekide bakoitza buru-belarri aritu gara galdera honi erantzuteko informazioa pilatzen, eta gero informazio horren arabera eta gure ezagupenen arabera osatu dugu erantzuna. Lan gogorra izan da baina aldi berean oso interesgarria. Taldean lan egiteak askoz interesgarrioago egin du nire lana.


HONA EMEN GURE LINKa:


http://docs.google.com/Doc?docid=0AeW7fBtIbCM-ZGQ5c3YycHZfMW...

No hay comentarios:

Publicar un comentario