
Aurreko zapatuan, azaroak 7 alegia, Arrasaten, kontzertuak, bazkaria, manifestazioa... antolatu ziren ikasle eguna zela eta. Izugarrizko jai giroa sortu zen eta bertan Deskontrol, Zea Mays, Esne Beltza, Kop eta Beste Bat taldeen ikuskizunaz gozatu ahal izan genuen. Kontzertuak karpa batean izan ziren unibertsitate ondoan, 3000 bat pertsonarentzako karpa eraiki zuten gutxi gora behera. Bertara gerturatu giñenok giro onaz gozatzeko aukera izan genuen, nahiz eta eguraldi nahiko eskasa egin zuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario