jueves, 7 de enero de 2010

miércoles, 6 de enero de 2010

ALBISTEA



Arazoak izan ditut youtuberekin, bideoa moztu dit.

viernes, 18 de diciembre de 2009

NERE BASERRIXA EDURTUTA



Edurtian ondorixoz, paisai paregabeaz gozatu ahal izan doun arren, klaseko batzuk antolatu doun baskaixa atzeratu bihar izan dou.

jueves, 19 de noviembre de 2009

15 zauritu futbol partida batean Holandan

IRRATIAREN IZENA: Euskal irratia
ALBISTEGIA: Berriak berri
ERREDAKTOREA: Ane Ruiz de Egino
ATALA: Kirolak
HIZLARIA:Ane Ruiz de Egino
IRAUPENA: 40 segundu

18 - 19 urteko bi gaztek jarritako leherkari batek, hamabost pertsona zauritu ditu Ajax eta Feyenoorden arteko futbol partida batean. Antza denez, bi holandarrek, leherkaria beroki azpian eskutaturik zeramaten.

Errudunei hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zaie eta hamabost zaurituetako hamarri indemnizazio ekonomikoa ordaindu beharko diete.

martes, 17 de noviembre de 2009

Google docs, guztiontzat erabilgarri!


Ezagutzen ez nuen internetek eskeintzen duen orrialde oso erabilgarria da. Talde lanak egiteko batez ere erabilgarria, taldekideekin geratu ezin zarela arazoren batengatik, ez keskatu. Google docs-ek aukera ematen dizu etxetik idazlanak taldekideekin konpartitzeko edo baita komunikatzeko ere. Ikasle guztiei gomendatzen dizuet.

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Busines conference


Picture0116
Cargado originalmente por anepublizitatea



Gaur goizean klaseko batzuk euskalduna jauregira hurbildu gara, busines conference delakora. bertan , Tom Kelley, lehen postuan dagoen Ideo erakundekozuzendari nagusiak, mundu mailako erreferentea berrikuntzaren esparruan azalpenak ematen aritu da. Hitzaldi hau goizeko 10etan hasi da eta honen segidan,11:30ean,Carlos Sanchezek, Francisco J.Jariego eta Daniel Cordobak beste hiru hitzaldi eskeini dituze, hauek inobazioaren inguruan aritu dira.
Azkenik, 12:45tan Inma Sahara aritu da, Orkresta zuzendarien belaunaldi berriko liderra eta munduko ordezkari berritzaileenetakoa, Europako Bikaintasunaren Saria jaso zuena alegia.

Jarraian, lunch-a gertu zegoen baina badirudi geu ez ginela ongi etorriak lunchean ez baitigute bertara sartzen utzi ere.

Gainera, hitzaldiak beste gela batetik eta pantaila batetik ikusi behar izan ditugu, ez baitigute aukera eman hitzaldien aretora sartzen. Gauzak honela, etxean bazkaldu eta ez itzultzea erabaki dugu.